En direct

Amets Jordan Arrieta eta Egoitz Arbiol Albeniz

Alde Erantziz | Gurdia

Taroteko Gurdiaren kartara iritsi gara. Arrakasta, garaipena eta helburuak betetzea sinbolizatzen ditu zazpigarren karta honek. Horrela, lehen etaparen itxiera dugu, Eroak jada heldutasuna eta independentzia lortzen dituen unea baita.

Audio_placeholder

Alde Erantziz | Gurdia

Loading player...

Gurdiaren karta lehen zazpikotearen itxiera den heinean, oraindik bide luzea du aurretik Eroak. Gurdiak borondatearen indarra erabiltzen du oraindik erabat integratuta ez dauden elementuak nahi duen noranzkoan bideratzeko. Beraz, bere alde negatiboan, gehiegizko kontrola eta zurruntasuna ekar ditzake. Batzuetan kosta egiten baita ulertzea dena ez dagoela gure esku.

Dena den, gu atal honetan nahiko arrakastatsu sentitzen gara, eta Eroaren bidaian aurrera egiteko gogoz.






Jaurlaritza Logoa