En direct
1974an eman zuen Errobi taldeak lehen kontzertua Donibane Garazin. Aurretik Etxamendi eta Larralde eta Manex Pagola aritu ziren jotzen, «gu hasi ginenean bigarren kantuan zinema hustu egin zen», dakar gogora Anje Duahldek. Euskal Herrian Rockaren aitzindarietako bat da, hamarkada luzez Euskal Herriko plazetan indar handia izan duena.
'EZTENA' podcastaren atal honetan lehen urtetako zentsura eta errepresioa dakartza gogora, Arrasateko Gurea zineman jotzen ari zirela guardia zibilak tiroka sartu zirenekoa edo Gernikan kontzertua eman eta kuartelean amaitu zuenekoa. Ondorengoak ere bai, 1993an Mallabian bezperan torturapean hil zituzten Gurutze Iantzi eta Xabier Kalparsoro oroitzeagatik Foru Aldundiak bere zirkuitutuik kanporatu zuenekoa.
«Beti gainean» izan duen «mehatxuaz» mintzo da eta garai bakoitzean izan dituen oztopoez, «horrek mugatu du zure sorkuntza?», galdetu diogu, «sekula, ezta pentsatu ere», dio.
'EZTENA' podcasta asteartero (19.00) entzun daiteke NAIZ Irratian eta nahieran irratia.naiz.eus-en.