Zuzenean
«Nahi nuelako galdu nuen euskara»
Gipuzkoako familia euskaldun batean hazi arren garaiko eskolak, gizarteak eta Francoren diktadurak eraginda bazterrean utzi zuen euskara ama hizkuntza Kontxita Beitiak. Ondoren, hura berreskuratu eta Elbira Zipitriaren eskutik lehen ikastolen aitzindaria izan zen.
«Nahi nuelako galdu nuen euskara»
Elbira Zipitriarekin elkartu zen lehen aldian gazteleraz egin behar izan zion, euskara galdua zuelako, «hurrengoan euskaraz egin ahalko dugu ezta?» esan zion Kontxita Beitia gazteak, «seguru baietz», Erantzun ikastolen aitzindari ezagunak.
Euskarak eta euskal izateak berak jasan duten zapalkuntzaren adibide agerikoa da Kontxita Beitiaren bizitza. Gazteleraz ez zekiela joan zen eskolara eta euskara erabat ahaztuta amaitu zituen ikasketak, «eskolan zerbaitetan kale egiten banuen hala esaten zidaten, ‘noski, euskaraz dakizu eta, hori galera handia da’». Gaizki, «oso gaizki», pasa zuen Beitiak gai honekin, «nik euskara nahita galdu nuen, horrenbeste sufriarazten zidaten!».
Zipitriaren eskutik hasi zuen Beitiak berreskuratze bidea, berriro euskararen jabe eginda eta majisteritza ikasita, bost haurrekin abiatu zuen bere etxean ikastola ezkutukoa, frankismo betean. 'Eztena' podcasteko lehen gonbidatua izan da (asteartero, 19.00tan, NAIZ Irratian).