En direct

Kirolari Gaittun
Entrevue
Leire Fernandez
Mendi korrikalaria

«Lehiatzea asko gustatzen zait; ni ez noa soilik parte hartzera»

Lehia asko maite du Leire Fernandezek, mendiko karreretan zein txakur krosean aritzen da. Baina bere planetan ez zen sartzen tumore baten kontrako lehia, hura ere garaitu zuen. Iazko urrian Transvulcania, World Serieseko karrera irabazi zuen.

Audio_placeholder

«Lehiatzea asko gustatzen zait; ni ez noa soilik parte hartzera»

Loading player...
Leire Fernandez
Leire Fernandez (Leire Fernandez)

Leire Fernandez errenteriarra mendi korrikalaria da udan, eta neguan, txakur krosa praktikatzen du. Tartean ez da besaulkian egoten: bizikleta, iraupen luzeko eskia, mushinga... Paraje ederretan elkartu gara berarekin, estudiotik ihes, mendian jarri dugu hitzordua Fernandezekin. Non, bestela?

Lehiatzea asko gustatzen zaio Leire Fernandezi, eta pasio handiarekin bizi du. Baina prozesua ere asko maite du, «entrenatzea asko maite dut, niretzako ez da sakrifizio bat». Gaixotasun batengatik lehiaketak alde batera utzi behar izan zituen denbora batez Fernandezek, tumore bat garatu zitzaion obarioetan. Egoera gogorra izan zen, fisikoki eragina izan baitzuen eta txapelketak alde batera utzi behar izan zituen. Baina ez zen kokildu Fernadez «alien» haren aurrean, (horrela deitzen du berak). Mehatxu gutuna idatzi zion gaixotasunari, argi eta garbi, esaten zion bera ez zela beldur eta aurre egingo ziola, bai ala bai. Gutunean idatzitakoa bete egin zuen Leire Fernandez eta bueltatu egin da lehiaketetara.

 

Jaurlaritza Logoa