En direct

Doinu klasikoak abangoardiara begira jarrita

Horrela aurkeztu ditu bere aste honetako proposamenak ‘Zarata’ tartean Iker Bárbara kazetari bilbotarrak.

Audio_placeholder

Doinu klasikoak abangoardiara begira jarrita

Loading player...
Aitor Bengoetxea ‘Bengo‘ pop doinuetara pasa da kantu berrienarekin.
Aitor Bengoetxea ‘Bengo‘ pop doinuetara pasa da kantu berrienarekin.

Maiz esan dugu Euskal Herrian denetarik egiten dela eta geroz eta aniztasun musikal gehiago dugula gure eszenan. Bada, horren adibide gisara lau abesti hautatu ditu Iker Bárbara Zarata MondoSonoroko zuzendariak aste honetarako.

«Entzungo ditugun kantuek beren artean duten lotura, abangoardiara bideratuta daudela da. Izan ere, ezagunak egingo zaizkigun doinu eta estiloak dira guztienak, baina badute ukitu bat gaur egungo tendentzietara eramaten gaituztenak», aipatu digu Bárbarak.

Bihar deituriko proiektuarekin hasi du bere tartea bilbotarrak. Ezezaguna den arren, kolaboratzailea aski ezaguna zaigu, Jurgi Ekiza. «Willis Drummondetik ezagutzen dugu gehienok, baina kolaborazio asko egin ditu dagoeneko Ekizak. Gainera bere ahotsak badu zerbait berezia eta kantuei beste kolore bat ematen die», aipatu du Bárbarak. Momentuz kantu bakarra ezagutzen dugun arren, proiektu interesgarri baten aurrean gaude ezbairik gabe.

Oiartzungo Bengo artista da bigarren tokian ekarri diguna. ‘4 taupada’ izeneko mixtapea atera zuen eta gerora Oso Polita zigiluarekin sinatu. «Kantu berriarekin dator orain eta ekoizle lanetan Mon Dvy izan du ondoan. Mendabiarra da ekoizlea eta Aitana edota Rojuu bezalako artistentzat ere egin du lan», azaldu digu kazetariak.

Kyxo urnietarren azken kantua ere sartu du zerrendan: «Zuzenean ikusi nituenean harrituta geratu nintzen zer nolako efektuak sortzen zituzten entzutean. Rocketik eta doinu gogorragoetatik datozela nabaritzen zaien arren, buelta bat eman diote bere musikari eta interesgarria da sortu duten giroa». 

Bukatzeko, LocoAlien proiektu gasteiztarraren berriena luzatu digu Iker Bárbarak.

Hauek dira, hartara, aste honetako lau proposamenak:

– Bihar ft. Ekiza - Demain

– Bengo - Bakarrik

– Kyxo - Burbuila

– LocoAlien - Bialduotekai

Jaurlaritza Logoa