En direct

Uda iritsi da ‘Zarata’ tartera ere

Abesti udatiarrak luzatu dizkigu aste honetako proposamenetan Iker Bárbara kazetari bilbotarrak.

Audio_placeholder

Uda iritsi da ‘Zarata’ tartera ere

Loading player...
Smile talde getxoztarrak kantu udatiar bat kaleratu du duela egun gutxi.
Smile talde getxoztarrak kantu udatiar bat kaleratu du duela egun gutxi. (SMILE)

Azkena Rock jaialdian ibili ostean, ia atsedenik hartu gabe, izan dugu bisitan MusikHaria saioan Iker Bárbara. Zarata MondoSonoro aldizkariko zuzendariak jaialdiaz gozatu duela aipatu digu, baina xehetasunak Izkander Fernandezek ekarriko dizkigu astea bukatzerako.

Bárbarak lau abesti berri luzatu dizkigu eta uda girora eraman nolabait ere, nahiz eta lehen abestiak kontrakoa iradoki. Helsinki 101 proiektua aurkeztu digu eta haien post-rock doinuak luzatu kantu mardul batean. Baina, atzetik, Getxoko Smile proiektuaren abesti bat ekarri digu, uda sasoi betean kokatzen den. «Itsasoa, errepidea eta beroa dira bideoklipean protagonista Getxoko talde beteranoaren bideoklipean. Pop doinu gozoak proposatu dituzte uda atarian», aipatu du Bárbarak.

Sónar jaialdia ekarri dugu gogora atzetik, Divorce From New York taldearen eta Sara Zozayaren arteko elkarlana aurkezteko garaian. «Gogoan dut horrelako doinuek hartzen zutela garai batean Sónar jaialdia, gerora handitzen eta aldatzen joan da eta zuen xarma galtzen ere joan da», gogoratu du bilbotarrak. Aurten beste elektronika jaialdi bat, Monegros desertukoa, bueltan izango dela ere aipatu dugu: «Gogoratzen dut denetariko elektronika doinuak izaten zirela bertan, lehen lerroko artistak estilo guztietan. Hori bai, gaztetasunaren energia betea ere banuen garai haietan, egun ez dakit bertan nola iraungo nukeen». 

Bukatzeko Rig3l-en azkena ekarri digu. «Estilo uztarketaz hitz egiten dugu eta goizuetarra horren adibide bat gehiago da», bukatu du Bárbarak.

Hauek aste honetako lau abestiak:

– Helsinki 101- Leherketaren Ondoren, Arnasa

– Smile - Brisa

– Divorce From New York – Holly Grove (Feat. Sara Zazoya) 

– Rig3l - Meteora