En direct

Naiz Irratia

Lurdes Imaz (EHIGE): «Eredu honek egungo sistema publiko-pribatua betikotu egiten du»

Hezkuntza legea izango denaren txosten-zirriborroak denetariko erreakzioak eragin ditu, eta EHIGErena ez da hasiera batean horren aldekoa. Zehaztasun falta asko ikusten dizkiote dokumentuari, eta hainbat arrisku ere ikusten dizkiote. Lurdes Imaz koordinatzailearekin hitz egin dugu NAIZ irratian.

Audio_placeholder

Lurdes Imaz (EHIGE): «Eredu honek egungo sistema publiko-pribatua betikotu egiten du»

Loading player...
Eskola publikoaren aldeko mobilizazio bat
Eskola publikoaren aldeko mobilizazio bat (Marisol Ramirez | Foku)

Oso kritiko mintzatu da NAIZ Irratian EHIGEko koordinatzaile Lurdes Imaz hezkuntza lege berriaren oinarriaren txostenarekin. Ez dute ikusten «euskal eskola publikoa» izango denik «hezkuntza lege berriaren ardatz», eta gainera, «egungo sistema duala betikotzeko asmoa» ikusten dute horren atzean. Albiste txarra da hori beretzat, orain arte sistemak erakutsi baitu sistema publiko-pribatua «porrotaren» eredu dela.

 Eskola segregazioa ekiditeko hainbat neurri aurreikusten diren arren, hauek ez direla «nahikoa» dio Imazek; Proposamena ez da «batere zehatza» bere iritziz, ez segregazioa ekidite aldera, ezta «hizkuntza ereduen gaindipena egite aldera» ere. «Eeduen sistema gainditzeko adostasun zabala oso handia da, eta mahai-gainean jartzen den euskara ardatz izango duen eredu eleaniztun hori motz geratzen zaigu», dio EHIGEko koordinatzaileak.

Nahiz eta ekarpenak egiteko epeak luzatu, «kezkatuta» daude guraso elkartean, egunotan alderdi bateko eta bestekoak entzunda, beldurra baitute «batere zehaztasunik ez duen dokumentu bat» izango den azkenean onartuko dena. Zentzu horretan, onartzen den dokumentuak azkenean eurek desiratzen dituzten «gutxiengoak» jasotzen ez dituztela ikusiko balute, argi utzi du aukera guztiak irekiak dituztela, mobilizazioena, baita epaitegietara jotzea ere.   

Jaurlaritza Logoa