En direct
Larunbat honetarako aukeraketa egiten hasita, Ameriketako Estatu Batuetan geratzea erabaki dugu. Guztiok buruan ondo gordeta izango duzuen banda ezagun bati eskaini baitizkiogu 'Kera Deia' saioko 60 minutuak. 1974.urtean ekin zioten beraien ibilbideari 'Blondie' taldeko lagunek, eta ordutik gaur egun arte, ibilbide esanguratsua utzi dute mundu mailan. 1982an atseden bat hartzea erabaki zuten, baina 1997an berriro ibilbideari eutsi eta gaur egun arte entzuteko ugari utzi digute.
New wave musika estiloari heldu izan diote nagusiki kantuak jorratzerako garaian, baina ez dituzte alde batera utzi Pop rock edo Punk Rock estiloak ere. Gaur egun sei musikarik osatzen badute ere taldea, beste horrenbeste partaide igaro direla ere aipatzeko modukoa da talde honen doinuetatik. Debbie Harry, Chris Stein, Clem Burke, Leigh Foxx, Tommy Kesler eta Matt Katz-Bohen ditugu gaur egungo taldekideak.