En direct

Etxahun Arregi

Kera Deia | Canned Heat

Audio_placeholder

Kera Deia | Canned Heat

Loading player...
Canned Heat
Canned Heat

Atzoko saioaren ondotik, gaurko egun freskoari aurre egin ahal izateko moduko kantuak entzunarazi ditugu Naiz Irratiaren uhinen bitartez 'Kera Deia' saioan. Canned Heat musika talde kaliforniarra izan dugu protagonista ordubetean zehar, eta ohiturari jarraituz, beraien lan ugari entzun ditugu. Blues rock eta boogie rock estiloan eman izan dituzte beraien kantuak ezagutzera. 1956.urtean hasi zuten ibilbidea, eta taldetik partaide ugari igaro badira ere, gaur egun Adolfo de la Parra 'Fito', John Paulus eta Dale Spaldingek osatzen dute.

Ibilbidearen hasierari erreparatuz, 'Going up the Country' lan ezaguna 1968.urtean eman zuten ezagutzera, 'Living the Blues' albumean iritsi zitzaiguna eskuartera. 'On The Road Again' ez zen gutxiago izan, ondo gogoan dugun lanetako bat dugulako baita ere urte berdinean, baina rock estiloan iritsi zitzaiguna. Urteek aurrera egiten duten bitartean, gero eta gogo gehiagoz entzuten ditugu beraien lanak, aspertzeko aitzakiarik ez baitago mahai gainean.

Jaurlaritza Logoa