En direct
Hausnarketak planteatzen dizkigu etortzen denean, baina gaur gure entzuleen galderak erantzun ditu Donna Apellaniz Nieto terapeuta emozionalak. Harreman eta emozioei buruzko galderak bidaltzeko eskatu genuen, eta horietako batzuen inguruan aritu gara.
Inbidia, gatazkak, zaurgarritasuna, mina, kontrola... Askotariko gaiei eta kezkei erantzuna ematen saiatu da Apellaniz, baina gai bat errepikatu da: gatazka. «Gatazkak txarrak direla uste dugu, baina desadostasunak dira, besterik gabe» esan digu. Are gehiago, gatazka eza kezkagarria izan daitekela onartu digu, «gatazkarik ez badago, kontuz, horrek esan nahi du beti dagoela norbait inposatzen ari dena».
Datozen asteetan galdera gehiago erantzungo ditu 'Educando la emoción' proiektuko terapeutak.