En direct

NAIZ Irratia
Entrevue
Eneko Agirrezabal
Behobia-Donostiako gizonezkoen irabazlea

«Oso polita da hemengo lasterketa herrikoiena irabaztea»

Atzoko esfortzuaren gorputzeko minei buelta ematen ari da Eneko Agirrezabal, aurtengo Behobia-Donostiako irabazlea. «Oso mugan» ailegatu zela esan digu, baina «oso polita» dela hemengo lasterketa herrikoiena irabaztea. Ez du uste ezustekoa izan denik bere garaipena; «erlatiboa da hori», azaldu du.

Audio_placeholder

«Oso polita da hemengo lasterketa herrikoiena irabaztea»

Loading player...
Eneko Agirrezabal, helmugan. (Gorka RUBIO/FOKU)
Eneko Agirrezabal, helmugan. (Gorka RUBIO/FOKU)

«Pozik eta atzoko esfortzuari buelta ematen» ari dela erantzun dio deiari Eneko Agirrezabalek, 2022ko Behobia-Donostia lasterketako irabazleak. Azken metroetan erasoa jo eta atzean utzi zituen berarekin zihoazen bi lasterkariak.

«Oso mugan iritsi nintzen, atzean geratu nintzen momentu batzuetan eta kosta zitzaidan buruan sartzea berriz. Eskerrak erritmoa jaitsi zutela. Azken kilometroa oso gogorra izan zen, azkar aldatu nuen erritmoa, alde egin nuen eta oso luze egin zitzaidan metarako bidea», kontatu du Agirrezabalek.

Ezusteko irabazle gisa aurkeztu badute ere, berak argi du: «ezusteko erlatiboa, atzo bigarren egin zuenak duela bi urte laugarren egin zuen eta nik bosgarren. Ez naiz hain ezaguna eta horregatik izango da ezustekoarena».

Txindoki atletismo taldeko kamiseta zeraman soinean, bertako kirolari eta presidentea baita. «Oso polita da hemengo lasterketa herrikoiena irabaztea. Gazteei begira, nolabait beraiek sinestarazteko horrelako zerbait egin dezaketela balio du», nabarmendu du. 

Hurrengo helburua Valentziako maratoian du jarria Agirrezabalek. Hiru aste barru izango da eta bereziki prestakuntza maratoirako egin du. «Orain, atsedena eta azken entrenamentuak». Iaz egin zuen bi ordu eta hamahiru minutuko marka hobetu nahi luke.

Emakumeetan Nuria Lugueros irabazle

Emakume elitekoen artean emozio gutxiago izan zen, aurrean Nuria Lugueros eta Elena Silvestre izan ziren. Sei kilometroren faltan Luguerosek jo zuen erasoari ezin izan zion erantzun Silvestrek eta aise nagusitu zen.

Jaurlaritza Logoa