En direct
Argaltzeko edo pisua galtzeko sortu diren dieten %95 k porrot egiten du, baina oso errotuta daude gure elikaduraren kulturan. Honen aurka agertzen diren profesional eta mugimendu gero eta gehiago ezagutzen ditugu, horietako bat da Maddi Etxeberria Otaegi (@begaonegin).
Giza Nutrizioa eta Dietetika ikasi zituen EHUn eta gaur egun bere sareetan elikadura osasuntsu bat izan ahal izateko tresnak eta informazioa ematen dizkigu. Baina argi utzi digu elikadura ez dela dena «jaten duguna garela esatea oso arriskutsua da», osasuna ez da bakarrik elikadura eta guztiaren oreka bilatu behar dugula adierazi digu.
Osasunaren osotasunean eragina duten faktore guztiak zaindu behar ditugu, errurik sentitu gabe, kontzientzia izatea da gakoa, gure gorputzaren beharrak entzutea. Horretan nutrizionistek zerikusia badutela onartu du, ez baitute errealitate osoa erakusten, «garagardoa edaten dugu eta ultraprozesatuak jaten ditugu».
Gorputzaren itxura eta osasuntsu egotearen artean sortzen diren erlazioak, beganismoaren gabeziak eta beste hainbat gairen inguruan dagoen ezjakintasunari buruz hitz egin du Bigarren Kafean.