En direct
Emen Gonak-en denboraldia amaitzear dago eta azken aurreko saioan handi bat gogoratu nahi izan dugu. Zaloa Urain eta Aiora Renteriarekin batera, Sorkun Rubio emakume musikariaren eredu izan zen 90. hamarkadaren amaieratik hogei urtez.
Kashbad taldearen historiarekin hasi eta Sorkunen kolaborazioak aipatzeaz gain, bere bakarkako lau diskoen inguruan arituko gara gaurkoan. Hamar abesti entzunez gogoratuko dugu ahots eta jarrera aparteko euskal abeslari garrantzitsuenetako bat.
Ez dakigu Sorkun eszenara itzuliko ote den, agian betirako erabaki du musikatik aldentzea edo auskalo, baliteke bapatean haren ahotsaren indarrak eta dotoreziak gu danok beste behin ere liluratzea...
Sports
Kontxako bandera zuzenean, NAIZ Irratian
Sports
«Iazkoa hobetzea zaila izango da, baina horretan jarri behar dugu arreta»
IRRATIA
«Txirrindularitza osatzen dugun familia alde batera utzi dute»
Sports
Zein eragin du kirolak haurren garapen psikologikoan?
Sports