Zuzenean
Astearte iluntzerako soinu-bandarik esanguratsuena aukeratu dugu beste behin 'Emen Gonak' saioan. Oraingo honetan 'Esanezin, Ianire Aranzaberen proiektuaren inguruan aritu gara hitz egiten. Altzagarateko sortzaileak 'Aireratzen' proiektua ezagutarazi berri du, Oriol Flores instrumentazioaz arduratu delarik.
Ianireren gogoetak eta beldurrak helarazten dizkigu disko instimista eta anbiental honek. Saioaren bigarren zatian aldiz, Minessotako "Low" talde beteranoarekin jarraitu dugu. Mimi Parker baterijole eta abeslariak taldeari kohesio itzela ematen dio, Alan Sparhawkekin batera abesteak ahotsen armonia haien soinuaren ezaugarri bereizgarria bihurtuz. Haien diskografia zabaletik, lau diskoren inguruan hitz egin dugu.
Kirolak
Kontxako bandera zuzenean, NAIZ Irratian
Kirolak
«Sistema berria atera bitartean, polita litzateke berdin sentitzen garenon dimisioak pilatzea»
Kirolak
«Gaztetan hasi nintzenean, ez nuen espektatiba handirik; iritsi zaidana esker onez hartu dut»
IRRATIA
Zein eragin du jarduera fisikoak gure ongizate psikologikoan?
IRRATIA