En direct

Antzerako hizkuntzan hitz egiten duten musika taldeak

Izkander Fernandezek askotan aipatzen du musikak batzuetan badituela hainbat hizkuntza eta, tarteka, hizkuntza berean hitz egiten duten taldeekin topo egiten dugula. Gure ustetan Izkanderrek MusikHaria saioan egin duen azken hautapeneko artista batzuek hizkuntza antzekoan hitz egiten dute.

Audio_placeholder

Antzerako hizkuntzan hitz egiten duten musika taldeak

Loading player...
Paule Bilbaoren proiektu pertsonala da Arima taldea.
Paule Bilbaoren proiektu pertsonala da Arima taldea.

Maiatzak eman duen onena ekarri digu bere ustetan Izkander Fernandezek MusikHaria saioan. Lehendabizikoa, soinu amerikarra duen taldea da, 80. hamarkadan hasitako talde eskoziarra, Del Amitri. «Beatlesen eragina ere nabaritzen da bere lanean, baina rock amerikarraren bueltan mugitu dira. Ia 20 urte pasa dira aurreko diskotik hona, baina aurreko hamarkadetan talde ezaguna izan zen, aldizkarien azaletan agertzen zen horietakoa», Izkander Fernandezek kontatu digunez.

«Gaztetasun kutsua eta nerabetasuna darie» Fiddlehead taldekoei Fernandezen ustez. Basement taldearen atzetik etorritakoa da Bostongo formazioa. «Emo gabeko emo musika dela irakurri dut. Nik, post-hardcorea edota popa uztartzen dituztela esan dezaket», esan digu lemoarrak.

Boston eta Kalifornia artean batu da Bachelor osatzen duen bikotea. Ellen Kempner ‘Palehound’ eta Melina Duterte ‘Jay Som’ elkartu eta sortutakoa proiektua da Izkanderrek ekarri diguna: «Logelako popa egiten dute, pandemia garaian ezagutu eta hortik aurrera elkarrekin jorratu dute beren lana».

Maiatzeko hiru diskorik onenean artean daude hiru talde hauenak Izkanderren ustetan, «nahiz eta maiatza basamortu modukoa izan den».

Azken erreferentzia Euskal Herritik dator eta aurretik digitalean kaleratu bazuen ere, Arima taldeak fisikoan atera du ‘Biluztasunez jantzita’ diskoa. Duela gutxi elkarrizketatu ditu taldekideak Izkander Fernandezek eta Gaur8n kaleratu zen elkarrizketa hura.

Lau erreferentzia eta elkarren arteko loturak egiteko moduan dauden horietakoak. Interesgarria Izkanderren maiatzeko fonotekatik etorri dena.

– Del Amitri - I'm so scared of dying

– Fiddlehead - Heart to heart

– Bachelor - Stay in the car

– Arima - Utopia

 

Jaurlaritza Logoa