Zuzenean

Robe Iniestaren azken lanaz aritu da Izkander Fernández MusikHaria saioan

Astero bezala kantu proposamen ugari ekarri dizkigu Lemoako musika adituak eta honakoan Extremoduro taldeko liderra izandakoaren azken diskoko lagin bat ekarri digu.

Audio_placeholder

Robe Iniestaren azken lanaz aritu da Izkander Fernández MusikHaria saioan

Loading player...
Extremoduro taldearen bira airean dagoela esan zuen duela gutxi Robe Iniestak. (Rubén ORTEGA)
Extremoduro taldearen bira airean dagoela esan zuen duela gutxi Robe Iniestak. (Rubén ORTEGA)

MusikHaria saioan astean behin izaten da Izkander Férnandez eta denetariko abestiak ekartzen dizkigu gurera. Aste honetan, besteak beste, Robe Iniesta rock musikari aski ezagunaren kantu bat ekarri digu. Extremoduro taldean ospea lortu zuen Iniestak eta bakarkako azken diskoan denetarik entzungo dugula esan digu Fernándezek. Guk, gainera, ekarri digun kantuan zalantza daukagu ea ez ote dion Daft Punk taldeari halako ezkutuko omenaldi bat egin. Baina ezin jakin, oraindik inork ez baitio galdetu halakorik Iniestari.

Aste honetako Fernándezen zerrenda honakoek osatzen dute:

– Abereh - Zirrara hura

– Amends - Fighting a losing battle

– Robe - Segundo movimiento: Mierda de filosofía

– Jeff Rosenstock - Skram!

Jaurlaritza Logoa