Zuzenean

Gai abstraktuen inguruko hautaketak egiten dizkigula esaten du sarritan Izkander Fernándezek. Abstraktuak edo ez, ulertzen dugu zer ekarri nahi izaten duen eta kasu honetan energia positiboa zabaldu nahi izan digu hautatu dituen kantuekin. Bizitzako etapa desberdinetako uneekin lotutako kantuak dira harentzat, hasi nerabezarotik eta gaur egun artekoak.
Hauxe azken tartean egindako hautaketa:
– Su Ta Gar - Azkar zuregana
– Viva Belgrado - Calathea
– De la cuna a la tumba - Catalizador
– Violent SOHO - Sleep year
– At the drive-in - Archarsenal