En direct

RO taldearen ‘Athalase’ atera eta urtebetera Kvalvikak egindako bertsioa ‘Zarata’ tartean

Oporraldiaren ostean, beste astebetez erdi-isilean pasatzen diren doinuak ekarri dizkigu Iker Bárbara Zarata Mondosonoro edizioaren arduradunak MusikHaria saiora.

Audio_placeholder

RO taldearen ‘Athalase’ atera eta urtebetera Kvalvikak egindako bertsioa ‘Zarata’ tartean

Loading player...
RO taldeak 2020an kaleratu zuen ‘Athalase’ diskoa.
RO taldeak 2020an kaleratu zuen ‘Athalase’ diskoa.

Aukeraketa nahikoa eklektikoa izan dugu aste honetako ‘Zarata’ tartean, baina okasioak horrela eskatzen zuen. RO talde azkoitiarraren ‘Athalase’ diskoko ‘Jaitera’ kantuari Kvalvika DJ eta ekoizleak egindako birnahasketa ekarri digu, besteak beste Iker Bárbarak. Diskoa kaleratu eta urtebete pasatxora etorri da kantu hau.

Baina aukera zabala luzatu digu, beste behin, kazetari bilbotarrak eta hau da osatu duen zerrenda:

– RO - Jaitera (Kvalvika remix)

– Anlaki - Not even high

– Doctor Sax - Ellis

– The Cherry Boppers meets Dudu Ouchen - No one drive this wild train

Jaurlaritza Logoa