En direct

Ion GARATE

Bera Bera Euskal Errugbi Ligako txapeldun

Bera Bera errugbi taldeak Euskal Liga irabazi du jardunaldi baten faltan. Orain, igoera fasea jokatuko dute maiatzaren 8 eta 9an, Donostia egoitza izango duena. Monika Aizpitarte Bera Berako kapitaina izan da NAIZ Irratian eta orain arte egindako lanarekin «gustura» daudela azaldu du.

Audio_placeholder

Bera Bera Euskal Errugbi Ligako txapeldun

Loading player...
Bera Bera Euskal Ligako txapeldun, igoera faserako sailkatuta. / (berabera.com)
Bera Bera Euskal Ligako txapeldun, igoera faserako sailkatuta. / (berabera.com)

Euskal Errugbi Ligako txapelduna da Bera Bera, oraindik jardunaldi bat jokatzeke dagoenean. Azken partida hori jokatu ostean, ohorezko B mailara igotzeko igoera fasean lehiatuko dute Maiatzaren 8 eta 9an. Gainera, igoera fase horretako egoitza Donostia izango da, beraz Bera Berak etxean jokatuko duela esan daiteke. Honen harira, Monika Aizpitarte Bera Berako kapitaina izan da NAIZ Irratian, eta «oso pozik eta harro» agertu da lortutakoarekin eta orain arte egindako lanarekin.

Orain arteko egindako lana «ondo» baloratzen du Bera Berako kapitainak, «zelaian asko entrenatu eta esfortzu handia egin dugula ikusi da», gaineratu du Aizpitartek. Aitortu du, ez zutela hau lortzea aurreikusten, baina emaitza bakarrik etorri dela. «Hainbesteko garrantzia eman diogu prestakuntzari, nolabait ezustean etorri dela emaitza hau», zioen Bera Berako jokalariak.

Esan bezala, igoera fasea jokatu aurretik jardunaldi bat falta zaie jokatzeko, «azken partida Gaztediren aurka jokatuko dugu, hilaren 25ean», azaldu du Aizpitartek. Nahiz eta igoera faserako sailkatuta egon, oraindik burua azken jardunaldiko partidan jarrita dutela adierazi du kapitainak. «Aurrera begira prestatzeko eta jokoari jarraipena emateko balioko duen norgehiagoka», gaineratu du. 

Igoera fasea Maiatzaren 8 eta 9an jokatuko da Donostian. Zaleturik ez da izango, baina «etxean jokatzeak lagunduko duela aitortu du Aizpitartek. «Elkarrekin bidaiatzea eragotziko du honek, kontzentrazioan laguntzen duena, baina era berean, etxean jolsatea zoragarria da» azaldu du kapitainak. Gainera, «jokalari asko lanean egonda», batzuek ezingo lituzketela bi gauzak uztartu eman du aditzera  Bera Berako jokalariak.

Pandemia

Pandemiari dagokionez, beraien kasuan «zortea» izan dutela aitortu du Aizpitartek. «Semiprofesional moduan lehiatzen egonda, ekainetik entrenatu ahal izan dugu», azaldu du Bera Berako kapitainak. Jokalari askok une askotan ezin izan dutela etorri ere gaineratu du, baina askorentzat errugbia izatea mesedegarria izan dela.

Jaurlaritza Logoa