En direct
Hirukotea da J Martina taldea. Larrabetzuko Kattalin eta Ane Barcena ahizpek eta Javi Jorajuria baraindarrak trap, hip-hop eta elektronikatik edaten badute ere, soinu berri bat ekarri dute euskal eszenara. Beraiek, baina, «oso popero» sentitzen dira. Iazko urte aldapatsuan zehar aurkeztu zituzten dituzten lau abestiak eta baita kolaborazio bat ere.
Jorajuriak eta Barcenak Bilboko Arte Ederretako eskolan ezagutu zuten elkar. Ez batak ez besteak ez du musika hezkuntza formalik. Musika eskolan hartutako lekzioek baino, etxean aditutako musikak eta etxean bertan jasotako erreferentziek eragin gehiago izan dutela kontatu du Kattalin Barcenak «etxean bertan bete dugu motxila», dio Larrabetzuarrak.
Ikasle garaietan musika urbanoa eta elektronikoa entzuten zuten, eta hortik etorri zen bien arteko konplizidadea. Horri gehitu behar zaio, lizentziaturako azken lan bezala Jorajuriak disko bat grabatu zuela unibertsitateko estudioan, eta hori izan zen J Martinaren sortzeko hazia.
Kantu eta Kantu artean J Martinaren sormen eta ekoizpen prozesuaz, bideoklip autoekoiztuei emandako garrantziaz, hitzen literaturaz, euskaraz eta ahots femeninoan abesteak gaztelerako traparen soinutik bereizi dituen moduaz aritu gara. Heldu diogu ere, hipersexualizaioari emandako bueltari eta emakume musikariek emandako aurrerapausoei.