

En direct 16:00h - 18:00h
MusikHaria
18:00h - 20:00h
Paraleloan
20:00h - 21:00h
Bilynch

Badakigu zuk ere kromoak kolekzionatzen zenituela, pegatinak eskolako karpetan jarri, dinosaurio aditu bilakatu zinera oso denbora gutxian. Zure ametsa zela pintzelarekin Tyrannosaurus Rex-aren hezurdura bat topatzea, oso-osorik. Baina gertatu ez, eta zure aurrezkiak gastatu (zuk diozu inbertitu) zenituela Mongoliara joateko, bertako Museo Nazionalean T-Rexaren hezurdura ikusteko; bai, Donostiako Akuariumeko balea bezala.... eta negar malko bi eskapatu zitzaizkizula. Bai, gu ere horietakoak gara. Maite ditugu dinosaurioak, eta horregatik aukeratu dugu hilabete honetan 'Jurassik Park'.