En direct 15:00h - 16:00h

Otea lili

Ritxi Aizpuru

16:00h - 18:00h

MusikHaria

Iker Gurrutxaga

18:00h - 20:00h

Paraleloan

Oihana Azkue

NAIZ IRRATIA

Bilynch | Gremlins

Bilynch 2x1 | Gremlins (Joe Dante, 1984)

Audio_placeholder

Bilynch | Gremlins

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Gizmo - Bilynch
Gizmo - Bilynch

Hasi dugu Bilynch saioko bigarren denboraldia eta fuerte hasi ere. Gabon egunak pasa berri, «jinganbel» giroan murgildu nahi izan dugu guk ere, urtarrileko filma, hauxe: Gremlins (Joe Dante, 1984). Gainera, keinu dotorea egin diogu gure lehendabiziko denboraldiari, Mamu Harrapariak filmarekin estreinatu ginen irratian eta bi filmak, egun eta urte berean estreinatu ziren zinema aretoetan. 

Ohikoa denez, urte berriarekin batera egiten dira promesa berriak, eta guk ere egin ditugu gureak: Beñat Iturriozek ez ditu freakikeria gehiago erosiko denda xelebreetan, Oskarbi Sein ez da gehiago dutxatuko aldaketa klimatikoari aurre egiteko, Mikel Zumetak ez du gehiago jango gauerditik aurrera...eta Maite Bidartek promesa egin du, igual, behar bada, balitekeela, aukerak badaudela...denboraldi berri honetan Jim Carreyren film bat aukeratzeko. 

Gure denboraldi berriaz zer esan...da David Lynch atzetik dugula barkamenak eskatzen, etorri nahi duela eta barkatzeko orain arteko kalabaza denak. Oraingoz gogorrarenak egiten ari gara, ikusiko dugu aurrerago zer egin. Eta horrela hasi dugu guk 2021a, majo egia erran.

 

Jaurlaritza Logoa