En direct

Naiz Irratia

Amaia Izko (abokatua): «Prozesu penal justu baterako eskubidea lapurtu digute»

Espainiako Auzitegi Gorenak ateratako sententzia «guztiz negatiboki» baloratu du Amaia Izko abokatuak. Kanpoko «presio eta bulkadak» albo batera utzi eta Gorenak irakurketa juridiko «sakonagoa» egitea nahi zuten, «baina ez da horrela izan». Beste instantzietan helegitea jartzeko aukera dute, ordea, zigortutako gazteek eta senideek erabaki behar dutela hori esan digu.

Audio_placeholder

Amaia Izko (abokatua): «Prozesu penal justu baterako eskubidea lapurtu digute»

Loading player...
Las abogadas Amaia Izko y Jaione Karrera, junto a allegados de los jóvenes de Altsasu a las puertas de la Audiencia Nacional española. (NAIZ)
Las abogadas Amaia Izko y Jaione Karrera, junto a allegados de los jóvenes de Altsasu a las puertas de la Audiencia Nacional española. (NAIZ)

Espainiako Auzitegi Gorenak, Altsasuko gazteei espetxe zigorrak jaitsi arren, urtebete eta sei hilabeteko eta bederatzi urte eta sei hilabete arteko kartzela zigorrak ezarri dizkie.

Sententzia irakurri berritan, Amaia Izko abokatuak balorazio guztiz negatiboa egin du. «Noski, pozten gara gazte batzuentzako zigorrak murriztu direlako, baina orokorrean sententzia oso negatiboa da», esan du. Irailaren 18an Goreneko auzi saioan, prozedura hau hasieratik baldintzatu dituen «presioak eta interesak» kanpoan utzi eta egitateen irakurketa juridiko «sakona» egiteko eskatu zuten defentsako abokatuek. Tamalez, «ez dute inondik inora egin» salatu du. Izkoren esanetan, «aintzat eman dute modu artifizialean sortutako errelatoa eta ondorioz zigorrak guztiz desproportzionalak dira».

Prozedura honetan bi «gabezia» nabarmendu ditu: batetik, Espainiako Auzitegi Nazionalak jaso zuen moduan, gazteei leporatzen dizkieten egitateek frogatzeko «oinarri sendorik» ez dutela; eta, bestetik, egitate guztien banaketa egiten dela, alegia, denei bertan egon zirela esan eta akusazio berak egin zaizkie. «Hori zuzenbidearen kontra doa», esan du abokatuak.

Aurrera begirako auzibideen inguruan, defentsako abokatuen ustez, prozedura honek eskatzen du beharrezko instantzia guztietara jo eta «justizia eta proportzionaltasuna» eskatzea. Alabaina, azken erabakia zigortutako gazteek eta euren abokatuek dute, Amaia Izkoren esanetan. Argitu duenez, sententzia irmoa da eta aintzat hartzen dituen zenbait planteamentu «ezin dira» Espainiako Auzitegi Konstituzionalera edo Europako Auzitegira eraman.

Jaurlaritza Logoa