Zuzenean
'Altsasukoak aske' plataformak mobilizazio asko antolatu ditu herrikideen askatasuna eskatzeko, eta «tamalez» horretan jarraituko dute. Aritz Leozek altsasuarrak «kokoteraino» daudela esan digu. Orain arte mobilizazioak egiteko motiboak soberan bazituzten, orain dinamika horiei jarraipena emateko «motibo potentea» dutela dio, eta sententziak «erantzun irmoa» behar duela.