

En direct 17:00h - 18:00h
Gelditu Makinak
18:00h - 19:00h
Bidaiari
19:00h - 21:00h
Haria 3
NAIZ Irratiaren ‘Beste bat’ saioan laukote berri batek hartuko die lekukoa abuztuan emanaldiak gidatu dituztenei. Miren Narbaiza, Olatz Salvador, Mikel Markez eta Nizuri Tazuneriko kideekin ekin zion saioak eta irailean Petti, Ibon RG, Ane Garcia eta Duplako Beñat Oribe eta Gary Uriarte ariko dira.
Astelehenetan izango da Pettiren txanda. Musika beltza, folk, soul eta blues doinuz jantziko du bere ordua musikari beratarrak. Lehen saioa sarean entzungai duzue dagoeneko. Emakume ahotsak izan dira bertan protagonista: Anne McCue, Gillian Welch, Patti Smith, Mavis Staples, Candye Kane, Wanda Jackson, Carmen McGray, Ana Moura...
Astearteak Ibon RGren eskutik datoz. Bakarlari lanetan ari da orain musikari sestaoarra eta eskaintza anitza iragarri du bere saioetarako. Eskaintza «eklektikoa» izango dela dio, Rihana pop abeslaritik hasi eta Afganistango floklorean amaituz.
Asteazkenak Ane Garciarenak izango dira. Hondarribiar abeslariak nazioarteko emakume abeslari eta gitarra-jotzaileak izango ditu hizpide bere saioan.
Aguraingo Dupla bikotearen eskutik datoz ostegunak. Beñat Oribek eta Gary Uriartek gidatuko dute eta musika urbanoa espero dugu euren saioetan.
Aurrekoen moduan, musikari bakoitzak launa saio eskainiko ditu NAIZ Irratian.
Musika proposamenak, musikarien eskutik
Abuztuan ekin zion ‘Beste bat’ saioak NAIZ Irratian. Musikarien kantu kuttunak ditu ardatz eta hauen gustuko fonotekari tiraka osatutako ordubeteko saioak dira.
Zuzenean 15.00etan eskaintzen ditu saioak NAIZ Irratiak, bai sarean eta baita FMz ere. Gainera, nahieran entzun daitezke HEMEN.
«Joan den sasoia gogorra izan zen faktore desberdinengatik, baina hori nire motxilara doa»
«Konfiantza osoa dut iazkoa baino partida hobea izango dela»
Hidratazioaren garrantzia errendimenduan eta osasunean
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
