'Twin Peaks' telesaila osorik Filminen
Bideokluba saioan ez dute hutsik egin zine eta telesail gomendioek. Twin Peaks klasikoa, 'Una Ballena' euskal ekoizpena eta Donostiako Zinemaldian publikoaren saria jaso zuen 'Por todo lo alto' flmak daude gomendioen zerrendan.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Por todo lo alto, Emannuel Courcol
'Por todo lo alto' film frantsesak erabat maitemindu zuen Donostiako publikoa, publikoaren saria jaso zuen komedia frantses honek. Are gehiago, historiako balorazio onena lortu zuen: 9,2. Osasun arrazoiengatik ohartuko da Thibaut orkestra zuzendari arrakastatsua anai bat baduela.
Leuzemia du, eta hezur-muineko transplante baterako emaile bateragarri bat aurkitu nahi du, Frantzia iparraldean bizi den anaia ezagutzera joanen da laguntza eske.
Una Ballena, Pablo Hernando
Pasaden urteko Sitgeseko Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatu zen Pablo Hernando gasteiztarraren 'Una Ballena'. Ingrid Garcia Jonsson eta Ramon Bareak protagonista diren thriller fantastiko honek, neo-noir ukituak ditut. Gainera, Bideokluba saioan aztertu genuen bezala, modu jasangarrian ekoitzi du film hau 'Sr&Sra' ekoiztetxeak.
Sebastian, Filmin
Sundanceko jaialdian estreinatuta, zinema areotetatik pasa gabe iritsi da 'Sebastian' drama Filmin plataformara. Max Londresen bizi den 25 urteko gazteak idazle izan nahi du. Sexu-langile gisa hasi da lanean, bere lehen eleberriari buruz ikertzeko. Sebastianen nortasuna hartzea erabaki du, eta escort maskulino gisa hasi da lanean, Londresko gaueko sexu-lanari buruz lehen pertsonan idatzi ahal izateko.
Twin Peaks, Filmin
Aurkezpen gutxi behar du David Lynchen Twin Peaks telesailak. 1990an estreinatua, Dale Cooper FBIko agentea 'Twin Peaks' izeneko herri menditsura joan beharko du Laura Palmer gaztearen hilketa basatia ikertzeko. Herrira helduta, eta tokiko sheriffaren laguntzarekin, hiltzailearen bila hasiko da Cooper.