Gartxot: «Mundua aldatu nahi dugu, baina izan dadila norberaren oasia galdu gabe»
Gartxot Unsuain musika talde ugaritan aritu da, eta bere proiektu propioak ere atera ditu aurrera. Horrek asko dio bere izaeraz, musikari guztiek ez baitute banda hain ezberdinetan egokitzeko abilezia, Gartxotek badu.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Gartxot erlea da, lorez lore dabilena, musika talde batetik bestera. Gartxot Unsain Donostian jaio zen 1987an. Madeleine, John Berkhout, Bananas, Pastoriza Anaiak, Grises, Bi Zaldi, Ghau, Gartxot taldea, Kuarentena Sessions, Ene Kantak taldeetan jotakoa da. Ikus-entzunezkoetan lizentziaduna da eta irakasle masterra dauka, egun irakaslea da.
Kontraesanetatik ikasi beharko genukeela dio, eta garden jokatu ohi du bizitzan, eta beti prest zerbait eraikitzeko: musika, harremanak, laguntasuna…Bananas, Madeleine, Yaw, Ghau, Ødei, Peru Galbete, Bloñ eta Napoka Iria taldeen abestiak aukeratu ditu solasaldirako Gartxot Unsainek.