40.na eginda, Irailean itzuliko da Gelditu Makinak
Denboraldi hau ere pasa dugu bada eta, okupatuta bizitzea ederra dela badiote, ez pentsa, ez hainbeste! Gurean izan ditugun gonbidatuen zenbait pasarte bildu ditugu Gelditu makinak saioaren 4. denboraldiko 40. atala.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Eli Pagola
Hauxe dugu denboraldiko azken saioa, Mutrikuko olatu planta bisitatu genuenetik hamaika jakitunek bisitatu gaituzte eta, beren jakintza esparrutik, paradigma ekosoziala aztertzeko gako baliagarriak eman dizkigute, sekulako erromeria jarri digutela, alegia! Horregatik, denboraldiak ixteko ohiko egin dugun moduari eutsiz, ez arin-arin eta ez fandango, pot pourria!