IRRATIA

Zine gomendioak: Kozinatzeko perfekzioa, dei baten angustia eta lagun imaginario jatorrak

Oso anitza geratu zaigu aste honetako gomendioen zerrenda. Badago komedia, thrillerra, gastronomia kontuak eta sasi reality bat. Gustu guztietarako.

'Amigos imaginarios' filmeko fotograma bat (amigos imaginarios)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Pantaila handian, ‘Amigos Imaginarios’  eta ‘Víctima imperfecta’.

‘Amigos Imaginarios’

Heldutzerakoan ahantzi egiten ditugu lagun imaginarioak.  Hamabi urteko neskatila honek, ordea, guztiak ikusiko ditu.  Erregistroz aldatuko du John Krasinskik proiektu berri honetan. Bideokluba saioko entzule askok ‘The Office' telesaileko 'Jim' pertsonaiagatik ezagutuko duten arren, Krasinkik hainbat film zuzendu ditu. Mundu mailako ospea lortu zuen 'Un lugar tranquilo' filmarekin.

 'Víctima Imperfecta'

Festa batetik etxera bidean, emakumezko protagonistak gizonezko batekin egiten du topo eta haren autoan igoko da.  Baina zerbait gertatuko ote zaion beldur, larrialdietara deituko du.  Emakume batek artatuko du, baina deia bat batean moztuko da.  Hurrengo goizean, eta aurreko gauean  zer gertatu zen oso argi izan gabe, larrialditako langileak salaketa bat jarri eta hainbat misterio argitu beharko dituen prozesu judizial bat hasiko da.

Streaming plataformetan ikusteko beste bi gomendio egin ditugu aste honetako saioan. Gastronomia kontuak alde batetik, eta zer esan handia emango duen sasi reality bat bestetik.

'El gran menú', (dokumentala) Filmin

‘THE 8 SHOW’ (telesaila), Netflix