Zuzenean

Aimar Erkiaga

Zine gomendioak: amodio lehia, akzioa eta gorputz orbain erotikoak

Astero bezala pantaila handirako eta txikirako zine gomendioak egin ditugu Bideokluba saioan. Challenger, The Specialist pantaila handian, eta streaming plataforman:Crimes of Future eta

Audio_placeholder

Zine gomendioak: amodio lehia, akzioa eta gorputz orbain erotikoak

Loading player...
RIVALES filmaren fotograma bat
RIVALES filmaren fotograma bat (Rivales)

CHALLENGER

Tenis profesionalaren mundu lehiakorrean dago girotuta 'Rivales' filma,  Tashi entrenatzailea (garaian oso tenis jokalari ona)  Art senarra Grand Slameko txapeldun bihurtzea lortu du. Baina, porrot bolada baten ondoren, Tashik 'Challenger' (maila txikiagoko txapelketa profesionala) txapelketa batean izena eman dio bikoteari. Txapelketa horretan Patrickekin egingo dute topo, Tashiren mutil-lagun ohia eta Arten aspaldiko lagun onena.

Gai erakargarri bat izan arren, bitxia da RIVALESen kasua. Filma pasaden Veneziako Zinemaldian estreinatzeko onartua izan zen, are gehiago, Guadaginoren pelikulak ireki behar zuen festibal italiarra. Baina azken orduko komerien, eta aktore eta gidoilarien greben ondorioz filmaren estreinatze data atzeratu egin zen eta RIVALES Veneziatik kendu zuen Metro Goldyn Meyer ekoiztetxeak.

Guadaginok mundu mailako ospea lortu zuen 'Call me by your name' filmarekin. Film horretan ezagutu genuen  gerora Hollywoodeko izar bihurtu den Timothee Chalamet gaztea.

Orain dela urte bete Guadaginok 'Bones and all' amodioa eta kanibalismoa nahasten zituen filma estreinatu zuen. Nik bere filmak gustuko ditut, eta egia esan Rivalesek itsura ona du. 

FALL GUY

Aste honetako blockbusterra da 'Fall Guy', El Especialista. Bere zuzendariaz maiteminduta dagoen akziozko doble lanak betetzen dituen aktorea da filmeko protagonista. Egun batean, ebenetako aktore protagonistaren desagerpenaren ondorioz, dobletik heroira pasatu beharko da protagonista.

125 miloi dolarreko aurrekontuarekin, aste honetako estreinaldi potoloa da. Ryan Gosling eta Emily Bluntek protagonizatzen dute David Leitch zinemagilearen azken pelikula.

Leitchek badaki zer den aurrekontu handiko komedietan lan egin eta arrakasta lortzea. Bereak dira 'Jhon Wick'-en lehen pelikula, 'Deadpool' en bigarrena edo orain dela pare bat urte kaleratutako 'Bullet Train'.

Umore ganberro batetatik abiatzen dira zinemagilearen lanak, eta badirudi kasu honetan antzeko zerbaitekin aurkituko garela. Ni ez naiz genero honen fan handiena, baina 'Deadpool' eta 'Bullet Train' ondo dauden filmak direla esango nuke.

 CRIMES OF FUTURE

Gorputzak bere esanahia galdu duen etorkizun distopiko batean kokatuta, arte performatibo ezberdinak sortzeko gorputzarekin jolasten duen mediku bat da filmeko protagonista. Bere laguntzailearekin batera hainbat ebaketa, txertaketa eta aldaketa egiten ditu giza gorputzean. Egun batean, eta emakume misteriotsu baten agerpenarekin batera, dena hankaz gora jarriko da.

Orain dela bi urteko Canneseko Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuta, zienamgilearen obra guztian agertzen den gorputzaren inguruko diskurtsoa plazaratzen dira filmean.

Nik estreinatu zen unean ikusi nuen, eta egia esan, asko gustatu zitzaidan. Nahiko gorea da bai, baina benetan hausnarketa potolo bat dauka. Protagonistaren papera Viggo Mortensenek antzezten du, Kristen Stewart eta Lea Seidoux dira laguntzaile eta emakume misteriotsuaren papera beteko duten aktoreak.

Ikusi eta buruan gelditzen den film horietako bat da 'Crimenes del futuro'. Nik asko gomendatzen dut, mistika eta imajinario berezi bat duen filma da. Filmin plataforman dago ikusgai.

Cronenberg zaleak bazarete, jakin, 'The Shrouds' estreinatuko duela Cannesen.

MONSTRUO

Lehen hezkuntzan dagoen semea gero eta arraroago heltzen da etxera. Egun batean, gaiaz kezkatuta, mutikoaren ama ikastetxera joan eta dena irakasle baten ardura dela konturatuko da. Hiru ikuspuntutik kontatuta dago Koreedaren film berria.

Pasaden urteko Canneseko Zinemaldian estreinatu eta gidoi onenaren saria irabazi ondoren gure etxeko pantaila txikira heltzen da 'Monstruo'.

Niri ez zitzaidan bat ere gustatu. Koreedaren beste filmak oso gustuko ditut. Baina 'Monstruo'  film manipulatzailea iruditu zitzaidan. Ikusgai duzue igandetik aurrera MOVISTAR + plataforman.

Jaurlaritza Logoa