Uluka | La anguila
Paula Bonet pinturan erreferente izateaz gain orain bere lehenengo nobelarekin dator, errealitatetik gutxi aldentzen den fikziozko autobiografia batekin.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Maddalen Kortajarena | Ane Astiazaran
Bertan bere bizitzaren zatiak kontatzen dizkigu oso modu gordinean: izan dituen abortuak, bortxaketa, matxismoa, harreman toxikoak, botere gehiegikeriak, bizitza eta heriotza, ahuleziak eta indarguneak, emakumezkoen sexualitatea, desioa, Txilera egindako ihesaldia, etab.
Kontatzeko modua ere ez da ohikoa, izan ere, hainbat pertsonaia eta gai nahasten ditu ordena kronologiko zorrotzik jarraitu gabe.