Zuzenean

Garazi Castaño

«Euskara errentagarria dela frogatzen du azokak»

Larunbatean ospatuko da Ziburuko liburu eta disko azoka. Laugarren urtez  antxetak herriko plaza bisitatuko du; eta berekin batera, literatura eta musikazale andana.

Audio_placeholder

«Euskara errentagarria dela frogatzen du azokak»

Loading player...
Ziburuko liburu eta disko azoka 2022an
Ziburuko liburu eta disko azoka 2022an (Guillaume Fauveau)

36 argitaletxe eta diskoetxetik gora parte hartuko dute azokan. Goizeko 10:00etan zabalduko dute plaza, Luzien Etxezaharreta omentzeko baliatuko dute unea. Horren ostean, Etxezaharreta bera ariko da solasean Leire Lopez Ziluaga Susa argitaletxeko editorearekin. Editore lanen inguruan hausnartuko dute biek, Gorka Peñagarikanoren gidaritzapean.

90 nobedade baino gehiago izango dira azokan eta horietatik seik aurkezpen publikoa izango dute. Lehena, 11:30ean, Argiak argitaratutako ‘Ño’ komikia da. Eli Pagola eta Maitane Gartziandia autoreek emango dituzte azalpenak. 12:00etan UEU-k ‘Maite Idirin, herrigintzan kantuz’ aurkeztuko du. Bazkalostean, lehena Xan Idiart izango da. Maiatz argitaletxearen eskutik kaleratu du ‘Nostalgia ez da salgai’. Ostean Eneko Bidegainek ‘Bichta Éder’ aurkeztuko du eta Txalaparta argitaletxeak hartuko du testigua: Antonio Turielen ‘Petrokalipsia’ itzuli du Joseba Barriolak. Azken aurkezpena Mari Luz Estebanena izango da. Aste honetan bertan kaleratu duen ‘Haragizko erreformak’ jendaurreratuko du.

Berritasun gisa, musika kontzertu laburrak antolatu dituzte, diskoen salmentaren beherakadaz jabetuta, sektoreari bultzada eman asmoz. Bazkalostetik aurrera lau emankizun eskainiko dituzte: Peio Erramuzpe (Usopop), Adrian Perez (Balio Dute), Patxuko Nice (Baga biga) eta Ixabe (Maitakultura) igoko dira oholtza gainera.

Jaurlaritza Logoa