IRRATIA

Doinu alaiak eta energetikoak

Gramofonoa 3x24

Ariel Rot musikari argentinarra (Wikipedia)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Apirilaren 19ko Gramofonoan, doinu energetiko eta alaietan murgilduko gara. Saioa, Alexis Kornerrekin, blues britainiarraren sortzaileetako bat izan zenarekin hasiko dugu. Ondoren, Estatu Batuetara joko dugu, Parliament, funk taldeko kide izan zen Bernie Worrel  gogoratzeko. Bertzetik, The Turtles taldeko Mark Volman zoriontzeko aprobetxatuko dugu, baita Ariel Rot musikari argentinarra eta Luis Miguel mundu mailako kantari ezaguna ere. The Zombies taldearen "Odessey and Oracle" diskoaz ere ariko gara. Eta Gramofonoa, Mikel Moreno, Andoaingo musikaria zorionduz itxiko dugu.