

Zuzenean 14:00h - 16:00h
Euskal Herriko Itzulia
16:00h - 17:00h
Iruindarra
17:00h - 18:00h
Ad libitum

Apirilaren 26ko Gramofonoan, hainbat klasiko adituko ditugu, Ma Raney "bluesaren ama" ezizena jaso zuen kantaria gogoratuz; Count Basie jazz pianojole eta big band zuzendari garrantzitsua. "Only You" mitikoa adituko dugu; "Vivo Per Lei" Andrea Bocelli eta Giorgiak grabatutako kantua. Duane Eddy "twang" gitarra elektrikoaren soinu ospegua ezagun egin zuen musikaria zorionduko dugu. Baita Nerina Pallot britainiar musikaria, zein Caro Emerald herbeherearra. Eta saioa bukatzeko, Phoebe Snow New Yorkeko abeslari, gitarjole eta konpositorea gogoratuko dugu bere heriotzaren 12. urteurrenean.