Zuzenean 07:00h - 12:00h
Asteburuko Haria
12:00h - 13:00h
Kontatzera Noazu
13:00h - 14:00h
Bideokluba

Apirilaren 5eko Gramofonoa, hainbat musikari zoriontzeko probextuko dugu. The Hollies taldeko lider eta kantaria izan zen Allan Clarke britainiarra alde batetik. Suediaraino ere hurbilduko gara, ABBA taldeko ilehoria izan zen Agnetha Faltskog zoriontzeko. Eta, azkenik, Pearl Jam taldearen sortzaile eta bertako gitarrista nagusia den Mike McCreadyk ere urteak bete ditu. Baina horretaz gain, hainbat urteurren ere gogoratuko ditugu. Egun honetan jaio baitzen The Platters taldeko ahots nagusia izan zen Tony Williams. Edo Euskal Herriko eta euskal kulturaren ikur izan zen Xabier Lete ere. Azkenik, Kurt Cobainen heriotzaren urteurrena ere bada, baita Alice in Chains taldeko Layne Staley abeslariarena ere.