

Zuzenean 21:00h - 23:00h
MusikHaria
23:00h - 00:00h
Revolutionary Grooves
00:00h - 02:00h
Bigarren Kafea (Errepikapena)

Ehun eta berrogeita hamargarrena. Guk geuk ere ez genuen espero abentura hau hasi genuenean horrenbeste saio iraungo genuenik Naizeko antenan! Eskerrik beroenak entzule, friki, jarraitzaile eta lankideei elektronikaren munduari (eta askoz gehiagori noski) astero astero bere txokoa egiteagatik. Azken asteotan aurreratu bezala, zeozer berezia egin nahi izan dugu 150 edizio honetarako.
Satelitearen orbitan dabiltzan zenbait lagun bildu gara Donostiako Gros auzoko Naizen lokal elegantean, garagardo batzuez lagundurik, gure mundu txiki eta eder honen inguruan apur bat hausnartzeko, eta zergatik ez, barre batzuk botatzeko. Pandemia ondorengo egoera, Dj gintza, irratiak, break generazionala... askotariko gaiez aritu gara. Hemen gure 150. saioko rosterra:
Darko Egiluz (Ze Txiquia), Ines Garcia Azpiazu (Ines), Oihana Razkin (Lamiamari) Danel Esnal (Xiarroman) eta Iñigo Aramendi (Anwolt).
Eskerrik beroenak haiei ere noski! Datozen saioak ere berezi xamarrak datoz beraz badakizue, ez galdu gure ∫atelitearen frekuentzia!
«Joan den sasoia gogorra izan zen faktore desberdinengatik, baina hori nire motxilara doa»
«Konfiantza osoa dut iazkoa baino partida hobea izango dela»
Hidratazioaren garrantzia errendimenduan eta osasunean
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
