Uluka|Gari eta Goroldiozko
Gari eta Goroldiozko (Anari Alberdi, Susa 2022) Orainaren gogoa eta oroimenaren galdera Anari Alberdi Santestebanen lehen liburuan.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Uluka
Garizkoak eta goroldiozkoak, bi paisaiek egiten dute bat lehen pertsonan emandako kontakizun honetan. 50 urteak bete eta aspaldi aita baino zaharrago dela jabetu den emakume bat ageri da, astearte iluntze batez, zinematik etxeranzko bidean; asteazken goizez, berriz, auto bidaia bateko denboraren eta espazioaren tolesturetan. Semaforoan bi galgo, bidearen errebueltetan ilaje kizkurdun emakume beltzaran bat, itsasoa gainezka, kontainerrak, fetuak, olibondoak, heskai artifiziala eta matematikaren poetika.