Zuzenean 12:00h - 13:00h
Kontatzera Noazu
13:00h - 14:00h
Bideokluba
14:00h - 15:00h
Beste Bat

Familia honetan ez dago sekreturik!», aldarrikatzen du liburu honen hasieran Damianek, ideia eta ideal finkodun aitak. Baina sekreturik gabeko etxe hori arrakalaz beteta dago, eta hormen artean arnasten den zapalkuntzak itxurakeriak eta gezurrak sortuko ditu.
Bi neskatok, bi mutikok, ama batek eta aita batek osatua den familia hau eta itxuraz familia normala da. Eleberri horrek hainbat hamarkada hartzen ditu bere baitan, eta bere istorioetan familia honen erradiografia sendoa, zauriak, kontraesanak eta ahuleziak azaltzen ditu; askatasun-nahia eta tradizioz eutsi dioten eta oraindik ere neurri handi batean eusten dioten zutabeak kritikatzen ditu: autoritarismoa eta obedientzia, lotsa eta isiltasuna.