Zuzenean

Liburu honek Luis protagonistak idatzitako bi eskutitz luze ditu: bata, bere maitaleari bidaltzen diona, eta bestea, bere emazteari.
Alde batetik, beraz, lehen aldien nostalgia, maitasunaren lehenengo faseen euforia eta maitalearen idealizazioa ditugu; bestetik, aldiz, bikote harremanen gainbeherara derrigorrean iristen den errutina. Hortik ihes egin al daiteke?