IRRATIA

‘Loreak’ filmeko ardiek zer esaten digute?

Pello Gutierrez zine-forentseak ‘Loreak’ filmeko eszena bat ekarri digu Bideokluba saiora. Bertan, garrantzia handia du hirian dabilen ardi batek.

Loreak filmeko fotograma bat (Moriarti )

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Adi, spoilerra egitera goaz!  Bideokluba saioko zine-forenTseak, Pello Gutierrezek,  Moriartiarren ‘Loreak’ filmeko eszena bat ekarri digu eta tentuz egin dugu azterketa. Loreek ez ezik, ardiek ere badute presentzia film honetan eta ez da kasualitatea.

2014an estreinatu zen Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako filma. Donostiako Zinemaldian estreinatu zen, GOYA sarietan bi izendapen lortu zituen film onenaren eta musika orIginal onenaren sailetan. Hori gutxi ez eta Oscarretako bidea ere hartu zuen. Espainiako Zinema Akademiak Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Sarirako hautagai izendatu baitzuen.

Amaiera aldeko eszena bat aukeratu du Pello Gutierrezek, (gutxi gora behera 73. minutuan). Gaua da, Ane (Nagore Aranburu) eta Lurdes (Itziar Ituño) Donostiara itzultzen ari dira autoan, solasaldia giro lasaian hasi bada ere tentsioa gero eta handiagoa izango da, eta bat batean, boom! Zerbaiten kontra egingo dute talka.