IRRATIA

'Hortz aina hots', Ezpalak taldearen lan berriaren entzunaldi publikoa

NAIZ Guneko gaurko solasaldia (Jagoba MANTEROLA | FOKU)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Ezpalak talde zestoarrak ‘Hortz aina hots’ disko berria kaleratuko du gauerdian, eta, aurretik, primizian, Donostiako NAIZ Gunean izan dira taldekideak MusikHaria saioa gidatzen duen Iker Gurrutxagarekin solasaldi publiko batean.

Diskoari buruzko hainbat xehetasunen inguruan aritu dira hizketan Juanjo Berasain eta Eñaut Gaztañaga taldekideak Gurrutxagarekin, 50 pertsonentzat mugatutako ekitaldian. Atzetik, gainera, diskoa hasi eta buka entzuteko aukera izan dute bertaratuek taldekideen hartu-emanean egon diren bitartean. Disko fisikoa eskuratzeko aukera ere eskaini dute Ezpalak talde zestoarrekoek.

Aurreko asteburuan hasi zuten aurkezpen bira Burgosen eta, datozen egunetan, Madrilen, Logroñon, Durangoko Azokako Ahotsenean, Gasteizko Jimmy Jazzen, Bilboko Muellen eta Donostiako DabaDaba aretoetan arituko dira.