IRRATIA

Global Musik | Kalifornia x 2

The Police

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Ameriketako Estatu Batuetan egin dugu beste behin ere jarraipena 'Global Musik' saioan, eta joan zen astean Kaliforniari dagozkion nahi adina kantu entzuteko aukera izan ez genuenez, bertan jarraitzea erabaki dugu astelehen honetan ere. Kantu ugari utzi genituela iruditu zitzaigun zerrendan sartu gabe, beraz, zerrendara batze hori amaitu nahi izan dugu gaurko honetan eta saioa biribiltzeko ezin hobeto etorri zaigu gainera.

Astero legez, eguneko efemeride musikalari ere eskaini diogu merezi duen tartea. Izan ere, gaurko egunez 'Reggatta de Blanc' izeneko albuma kaleratu zuen 'The Police' taldeak 1979.urtean. Aukeratzen hasita, erraza egin ez bazaigu ere Message In A Bottle izeneko lana aukeratu dugu entzuteko, arrakasta gutxi izan ez zuen kantuetako bat baita honako hau.