Antonio Iriarte

Global Musik | New York

Audio_placeholder

Global Musik | New York

Loading player...
The Soul Jacket
The Soul Jacket

Pasa diren bi asteak Ameriketako Estatu Batuetan igaro ditugu, Kalifornian zehazki. Eta inguruetako musika entzuten jarraituko badugu ere, New York hiri handira egin dugu astelehen gau honetan salto. Bada zer entzuna eta errepaso txukuna bezain zabala egin diogu. Ez dugu inolako zalantzarik izan ere, berrikuntza musikalei tartea egiterako garaian, aurkikuntza itzelak egin baititugu beste behin ere.

Oraingo honetan ordea, ez dugu efemeride musikalarekin hasi nahi izan saioa. Betiko formatua hautsi eta saioan bertan kontatu dugun berezitasunagatik, 'The Soul Jacket' musika talde galiziarraren kantu batekin ekin diogu ibilbide musikalari. 2004.urtean ekin zioten musikaren munduan murgiltzeari eta 'Let Me Stand' izenpean eman dute ezagutzera kaleraturiko beraien azken diskoa.

Hauek dira entzun ditugun kantuak:

1. THE SOUL JACKET- WHAT SHOULD WE CHANGE
2. THE VELVET UNDERGROUND- SUNDAY MONDAY
3. LOU REED- LISA SAYS
4. RAMONES- I WANNA BE SEDATED
5. TELEVISION- SEE NO EVIL
6. THE NEW YORK DOLLS- PERSONALITY CRISIS
7. PATTI SMITH- BECAUSE THE NIGHT
8. VIVIAN GIRLS- WHERE DO YOU RUN TU
9. STRAY CATS- ROCK THIS TOWN
10. DORYS TROY- GIVE ME BACK MY DYNAMITE
11. STREETWISE- ZIN DAGIZUT
12. HAGOAN- AGUR TINDER