Antonio Iriarte

Global Musik | New York x 2

Audio_placeholder

Global Musik | New York x 2

Loading player...
The Jon Espencer
The Jon Espencer

Joan zen astean New York hiri handian sartu ginen eta oraingo honetan ere, bertan jarraitzea erabaki dugu, Ameriketako Estatu Batuetan hain zuzen ere. Underground eszenako zenbait talde entzun gabe utzi genituen, baita hainbat talde ezagun ere. Guztiei tokia egitea gustatzen zaigunez, bigarren bat antolatu dugu gaurko honetan beraz, eta txukun baino txukunago prestatuta ekarri dugu gainera. Ez baitu gutxiago merezi gure kantu-zerrendako artista bakoitzak.

Saioa berriz, aski ezaguna den artista batekin hasi nahi izan dugu oraingo honetan, Dani Martinekin zehazki. Abeslari espainiar bezala dugu askok ezaguna, nahiz eta aktore lanetan ere ibili izan den, baina nagusiki El Canto del Loco taldeko abeslari izateagatik da ezaguna. Ez du ibilbide batere makala, eta Estrella del Rock kantua aukeratu dugu beraz aste honetakoari behar bezala ekin ahal izateko.