IRRATIA

Kera Deia | Michael Jackson

Denboraldi berriari ekin diogu 'Kera Deia' saioan ere, larunbat eta igande arratsaldeak musikatzeko asmotan jarraituaz 15:00etatik aurrera.

Michael Jackson

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


2021-2022 ikasturteari ekinaz, bueltan gara 'Kera Deia' saioko lagunok ere musika zerrenda luze eta bikainarekin. Asteburuetako arratsaldeek aukeraketa zabala izango dute beste behin ere Naiz Irratiaren uhinetan, arratsaldeko hiruretatik aurrera jarraituko baitu izaten gure hitzorduak. Denboraldi berri honetako lehen saioan, Michael Jackson abeslari estatubatuar handiaren Thriller diskoaren inguruan hitz egin nahi izan dugu. 1982.urtean kaleratu zuen 9 kantuz osaturiko lana, albumik salduena da iritsi zelarik, 65 milioi ale baino gehiago saldu baitziren.