IRRATIA

Reggae Fever | Roy Ellis

Legoreggae 2021 jaialdiaren azala

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Ostegun gauetan, zure termometroaren tenperatutak gora egiten du Naiz irratiari eta nagusiki 'Reggae Fever' saioari esker. Oraingo honetan ere, ez gara gutxiago izan eta Roy Ellis zein bere banda ezaguna izan ditugu protagonista. Oso gazte zela hasi zen musikaren munduan murgiltzen, bere familiak alor honetan oinarrituta urte asko baitzeramatzan eta pianoa jotzeari ekin zion gazte gaztetatik.

Gure saioaren mamia ordea, kontzertuekin bete nahi izan dugu. Legoreggae jaialdia (Legorretako Reggae Jaialdia) bueltan da beste urte batez eta ikusi nahiz entzuteko aukeran izango diren kontzertuen berri eman nahi izan dugu. Gwa ya banda ezagutzeko parada ere egin nahi izan dugu saioa amaitu baino lehen. Kontuan izan eta ez ahaztu... Reggae Sukarra ona da!