

Zuzenean 18:00h - 20:00h
Paraleloan
20:00h - 21:00h
Bilynch
21:00h - 22:00h
Uluka

Osteguneko tenperatura goiraino igotzeko, 'Reggae Fever' saioaren konpainia paregabea izan dugu beste aste batez Naiz irratian. Baina apirileko azken saioa izanda ere, ez dira asteroko atalak faltan izan. 'Asteko Klasikoa' eta 'Jatorrizkoa eta Moldaketa', Jackie Opelen eskuetan geratu baitira oraingo honetan.
Nobedadeek berriz Kataluniara eraman gaituzte, The Gramophone Allstars Big Band-en lan berria izan den aurrerapen lana entzutera. Ondoren Euskal Herrira, Bilbora hain zuzen ere itzuli gara Akatzen 'Trilogía Pandémica'rekin jarraitu ahal izateko. Agenda ere ez da faltan izan noski. Gogoratu Reggae Sukarra ona dela!