IRRATIA

Reggae Fever | Phyllis Dyllon

Reggae Fever | Phyllis Dyllon

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Maiatzaren erdialdera iritsita, 'Reggae Fever' saioak ekarritako doinu paregabeez gozatzeko aukera izan dugu ostegun honetan ere. Oraingo honetan Phyllis Dyllon jamaikarraren inguruan aritu gara eta berari esker, kantu-zerrenda bikaina osatzeko gai izan gara beste behin. Rocksteady eta reggae musika estiloetan murgilduta, zenbait lan eman zizkigun ezagutzera eta guztiak entzuteko aukera izan ez badugu ere, nagusienei tartea egiten saiatu gara.

Horrez guztiaz gain, iristear dauden pare bat diskoren inguruko berriak ere mahai gainean jarri nahi izan ditugu eta Buster Shuffle nahiz The Slackeresen lan berriak entzuteko parada ere izan dugu. Reggae Sukarra ona da!