IRRATIA

Kera Deia | Parálisis Permanente

Parálisis Permanente

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Larunbatekoaren ondotik, igandeak zuritik beltzera aldatu garela esan beharko genuke, gaia erabat aldatzera joan baikara. Parálisis Permanente musika taldearen inguruan gehiago ezagutzeari ez diogu ukorik egin, 1980. hamarkadako afterpunk taldea, hitz egiteko, baina batez ere entzuteko kantu ugari utzi dizkigulako ibilbidearen hasieratik. Madrilen sortu zen honako hau, Alaska y los Pegamoides banatu zenean zehazki.

Itxura oneko ibilbidea zutela esan beharrean gaude, baina goizetik gauera aldatu ziren kontuak eta ezbehar latz batek, taldea desegitera eraman zuen. El acTo edota Los Singles bezalako albumetan, kantu bikaina utzi izan dizkigute eta igande honetako 'Kera Deia' saioan, gertuagotik ezagutu nahi izan ditugu beraien lanak, baina baita beraien ibilbidea ere.