Zuzenean

Etxahun Arregi

Kera Deia | Elton John (II)

Audio_placeholder

Kera Deia | Elton John (II)

Loading player...
Elton John
Elton John

Larunbateko saioan Erresuma Batuko Elton John handiaren ibilbideari egin genion errepaso bat, eta urte horien artean utzi zizkigun lan paregabeak entzuteari ere ez genion inolako ukorik egin. Ibilbide zabala du ordea eta horrek bigarren atal bat ere eskatzen zuen, horregatik, igandean bigarren atal bat eskaintzea pentsatu dugu gaur egun 73 urte dituen abeslari, musikari eta piano-jotzaileari.

Joan zen saioan aipatu genituen diskoen horiek guztiak guretzat harribitxiak direla esan behar dugu eta hori gutxi izango balitz, saria irabazi dituela aipatu gabe ere ezin gara geratu. 1970.urtean, artista berri onenetariko bezala izendatu zuten 'Grammy' sarietan, eta irabazle atera ez bazen ere, ordutik pausu handiagoak ematen joan zen bere ibilbide profesionalean. Joan zen urtean, kanturik originalenaren saria irabazi zuen Oskar sarietan 'I'm Gonna Love Me Again' izeneko lanarekin.

Jaurlaritza Logoa